XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon langilea zen; bainan, jitez, ziminoskoa eta zakarskoa ere batzuetan: alo! ordukotz ez oraino saindu.

Aita Gariador Aldudarra zuten Jerusalemen denen manatzaile: hura buru, egiten baitzuten gogotik penitentzia eta lan.

Behin erran ote zion Fr. Luis lanean ernatzeko?.

Dena den Fr. Luisek ihardetsi zion pulliki: Xardina jan, xardina lan.

Bertzaldi batez behar etzen zerbeit egin baitzuken, Aita Gariadorrek erran zion: Eguerditan ez duzu arnorik edanen.

Etzen gaztigu ttipia, hango iduzkiaren pean lanean ari denarentzat....

Hameka orenetan jan-tokitik iragaitean, zer ikusten du aita Gariadorrek: Fr. Luis bere arno-boitolañoa husten ari.

Zer ari zare? Ez ote dautzut erran eguerditan arnorik ez edateko? - Bai, aita, bai; bainan ez da eguerdi....

Negu huntan aita batek hori aipatu dio berari Ai! ai! ai! egin zuen buruari hazka, debruak ibili ninduen...

1905-eko uztailaren II-an betiko botuak egin zituen; bere jukutrien gatik ere, baitzuken sentimendu onik.

Berekin zuen orduan Fr. Rafael Aihertarra Bai, fiña zen: harek erakutsi zauzkun denak han frereri.

Patarrari beheiti eta goiti Hamar urteren buruan, Fr. Rafael bezala, sartu zen berritz Frantzian; Beloke ez baitzen fraiden eskuetan, joan behar izan zuen Beneditanoek zuten etxe baterat (Vitailles par Lauzun).